Urriaren 15 eta 22an, Urduñako Turismo Bulegoak bi bisita antolatu zituen, Bizkaiko Europako Ondare Jardunaldien barruan. Bietako bakoitzak Larruazabalgo Batzarretako alderdi bat landu zuen, oraindik ere askorentzat ezezaguna den hiriko altxorra.
Aurten ia 90 pertsonek parte hartu dute ekimenean eta Udalak oso positiboki baloratu du esperientzia. Bisitari gehienak Bilbotik hurbildu ziren eta emakumeak izan dira, 35 eta 60 urte artekoak. Azpimarratzekoa izan da tokiko partehartzaileen kopurua, izan ere, aurreko urteekin alderatuta nabarmen handitu da.
Orokorrean, partehartzaileek oso positiboki baloratu dute Juanjo Hidalgo gidariak egindako lana, ekintzen antolakuntza eta bisitatutako inguruaren edertasuna.