Azaroaren 25ean Emakumeen aurkako Indarkeria desagerrarazeteko Nazioarteko Eguna da. Horren inguruan hainbat ekintza antolatu ditu Berdintasun Arloak gaurtik hasita. Goizetik Emakunderen autobusa Foru plazan egongo da informazioa eskaintzeko. Horrez gain, 18:00etan, indarkeria jasan duten emakumeei zuzendutako Urduñako Prebentzio eta Arreta protokoloaren aurkezpen publikoa egingo dute, jada martxan badago ere. Hilaren 25ean, 18:00etan, udaletxe aurrean ohiko elkarretaratzea egingo dute.
Abenduaren 2an "Él nunca me pegó" dokumentalaren proiekzioa egingo dute Alondegian. Hitzordua 18:00etan izango da eta haurtzaindegi zerbitzua egongo da.