Elikadura Burujabetza Astearen barruan, Urduñako Udalak gaia gertutik lantzeko lau saio antolatu ditu Gaztetxean. Azaroaren 18an, "Elikadura burujabetza auzoz auzo, herriz herri, gazte eta emakumeen ikuspegitik" hitzaldia eskainiko du Unai Arangurenek. Astebete geroago, hilaren 25ean, Urduñako Zaporeak eta Bedarbidek hirian elikadura burujabetzaren inguruan dauden ekimenak ezagutu eta dastatzeko saio bat eskainiko dute.
Azken bi saioak abenduan izango dira. Elikadura burujabetzak feminismoaren ikuspegitik landuko dute hilaren 2an Esti Redondorekin eta "Gazteok eta elikadura" 9an. Saio guztiak 18:00etan hasiko dira.