Azaroaren 10etik 13ra Urduñako hainbat eragile publiko eta pribatu Kataluniako Solsona (Lleida) eta Cardona (Bartzelona) herrietara joango dira bisitan, haien garapen planak gertutik ezagutzeko helburuarekin. Bi herriek osatzen duten eskualdea Aiaraldearen oso antzekoa da eta, beraz, Udal ordezkariek uste dute oso interesgarria izan daitekeela lehen sektorean, salmentan eta turismoan egiten dituzten ekimenak aztertzeko.
Urrian Kataluniako bi herri horietako ordezkariak hartu zituen Urduñak eta bertako esperientziak aurkeztu eta ezagutzera emateko aukera ere izan zuten.