Abenduan irekiko dute Urduñako Udal Liburutegi berria, Alondegian. 30.000 euroko inbertsioa egin du Udalak obretan.
179 metro karratu izango ditu liburutegi berriak, eta lau aretotan banatuta egongo da. Horietako bitan liburuak eta informatika gailuak egongo dira. Beste biak ikasketa gelak izango dira. Umeentzako gela, berriz, 2. solairuan egongo da.
Teknologiak apustu
Teknologia gailu ugari izango ditu liburutegiak: wifi-sarea, ordenagailuak, ordenagailu-eramangarriak, tabletak eta liburu elektronikoen irakurgailuak, besteak beste. Hortaz gain, liburuen katalogoa ere berrituko dute.