Kike Amonarrizek aurkeztuko du Urduñako Euskal Zinema festibala

Erredakzioa 2016ko urr. 19a, 10:42

Urriaren 21etik 23ra Euskal Zinemaren festibala antolatu du Antzinako Andra Mari ikastetxeak. Guztira, hiru film ezagun eskainiko dituzte heziguneko aretoan. Ostiralean “Loreak” filma proiektatuko dute, larunbatean “Urte berri on amona” eta igandean “Amama”. Gainera, Kike Amonarriz izango da saio guztien aurkezlea.

Izan ere, pelikulaz gain filmaren zuzendari eta protagonistarekin hitz egiteko aukera izango dute bertaratzen direnek. Emanaldiak doakoak dira, eta 19:30ean irekiko dituzte ateak. Igandeko saioa izango da ordu ezberdina izango duen bakarra, 17:30ean hasiko baita.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide