Aletxu Zobaranen egoera salatzeko kontzentrazioa egin dute

Erredakzioa 2016ko urr. 19a, 07:19

"Valence SOS" dinamikaren barruan elkarretaratzea egin zuten ostiralean Urduñako Foru plazan. Mobilizazioaren amaieran batzar informatiboa burutu zuten Aletxu Zobaran Saratxoko preso politikoaren egoeraren berri emateko. Izan ere, Euskal Herritik 950 kilometrora dagoen Valenceko espetxean dago preso. Adierazi dutenez, espetxe berria da, estatu frantseseko kartzela sisteman esperimentaziorako erabiltzen ari direna. Espetxe horretako bizi baldintzak eta egoerak "jasanezinak" direla eramu ezberdinetatik salatu dute. Horren adibide gisa jarri dute segurtasun eza, masifikazioa...

"Valence SOS" dinamikaren baitan elkarretaratzea egin zuten ostiralean Urduñako Foru plazan. Mobilizazioaren amaieran asanblada informatiboa burutu zuten Aletxu Zobaran saratxoko preso politikoaren egoeraren berri emateko. Izan ere, Euskal Herritik 950 kilometrora dagoen Valenceko espetxean dago preso. Adierazi dutenez, espetxe berria da, estatu frantseseko kartzela sisteman esperimentaziorako erabiltzen ari direna. Espetxe horretako bizi baldintzak eta egoerak "jasanezinak" direla eramu ezberdinetatik salatu dute. Horren adibide gisa jarri dute segurtasun eza, masifikazioa...

"Ibon eta Aletxu dira Valencera eraman dituzten lehen euskal preso politiko eta bakarrak". Egoera ikusita abuztuaren 8tik borrokaldiari ekin zion Aletxu Zobaranek Ibon Goieaskoetxearekin batera, Euskal Herrira hurbiltzeko eskaera egiteko. Ordutik ekimen ezberdinak egin dira hainbat herritan. Urduña eta Plentziako alkateek, esaterako, Bilboko kontsularekin interlokuzioa abiatu zuen, eta Bagoaz plataformak Ipar Euskal Herrian frantses estatuko sektore ezberdinekin gestioak egin ditu. 

Herri mobilizazioak

Ildo beretik, gutun bidalketa masiboa burutu dute, eta bi presoen herrietan hainbat mobilizazio egin dira. Zehazki, Amurrion, Urduñan, Bilbon, Busturian, Gernikan, Plentzian eta Gorlizen garatu dituzte salaketa dinamikak. Alde horretatik, Valence SOS dinamikak positibokiko baloratu du egindako lanketa: "Pozik baina adi gaude, pozik Ibon eta Aletxu aterako dituztelako Valenceko espetxetik, baina adi oraindik bertan ditzutelako gatibu". Haatik, egoera aldatu bitartean Valence SOS dinamikarekin jarraituko dutela jakinarazi dute: "Hurrengo astean beriz egingo ditugun mobilizazioetan parte hartzeko gonbidapena luzatzen dizuegu, hro bai, berri ona eman ahalko dizuegulakoan gaude. Baina gure konpromisoa eta eskaria harago doa, euskal preso politiko guztiak etxeratu arte lanean jarraituk odugu, et agurekin batera lanean jarraitzeko eskaera egiten dizuegu, soilik guztion lanaz lortuko dugulako". 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide