Tasa orokorra % 0,2020koa izatea izan zen boto gehien jaso zituen proposamena
Herritarren asanblada deitu zuen Urduñako Udalak iragan astean Alondegian. Higiezinen Gaineko Zergaren (OHZ) zenbatekoa erabaki zen batzar horretan. Hiru aukeren artean bozkatzeko aukera eman zien udalak auzokideei: tasa orokorra % 0,2020koa izatea, % 0,2050koa edo % 0,2100koa. Lehen aukera (% 0,2020) izan zen boto kopuru gehien jaso zituen proposamena eta, ondorioz, hori izango da 2017tik aurrera herritarrek zerga horren bidez ordaindu beharko duten tasa.
Ildo horretan jarraitzeko asmoa
Udal-gobernutik positiboki baloratu dute ekimenak izandako harrera, eta jakinarazi dute hemendik aurrera ildo horretako ekimenak egiten jarraitzeko asmoa dutela.