Inbarri elkarteak "Pitch & Putt" zelaia zabalduko du Arbietoko kirol instalazioetan urrian. Horretarako, antzinako golf zelaia egokitu egin dute, kirol modalitate honetarako beharrezko ezaugarriak betetze aldera.
Era berean, lehengo golf zelaiaren aldameneko eremua ere atondu dute, 18 zuloko ibilbidea osatu baitute orotara. Adierazi dutenez, Euskal Herrian mota horretako "Pitch & Putt" zelai bakarra izango da, horregatik, Urduña, erreferente bilakatzea espero dute proiektuaren sustatzaileek. Urriaren amaieran egingo dute zelaiaren irekiera txapelketa.
Kirolaren historia
"Pitch & Putt" kirolak pilotak zuloratzean datza. Horretarako, "Tee" izeneko guneak daude; pilotak nondik bota behar diren adierazten dute. "Pitch & Putt" izena, aldiz, jolasteko erabiltzen diren makilei zor zaie, izen hori baitute. Urduñako zirkuituari dagokionez, ordubete inguru behar da ibilbide osoa osatzeko.
Jarduera adin eta sasoi guztietarako egokia da. Urduñako udalak ikastaroak eskainiko ditu datozen asteetan kirol zelaia eta jarduera ezagutzera emateko.