Eusko Legebiltzarreko ordezkariak erabakitzeko hitzordua igandean izango da [2012ko emaitzak]

Erredakzioa 2016ko ira. 23a, 09:00

EAEko eta Aiaraldeko bozkatzaileak deituta daude igandean Eusko Legebiltzarreko osaera erabaki dezaten. Hori dela eta, jarraipen berezia egingo du aiaraldea.eus atariak eskualdeko emaitzak plazaratzeko.

Aurreko hauteskundeak

Aiaraldean EAJk nagusitasuna lortu zuen 2012ko Legebiltzarreko hauteskundetan. Herri guztietan indar bozkatuena izan zen, Arakaldon ezik.

EAEko eta Aiaraldeko bozkatzaileak deituta daude igandean Eusko Legebiltzarreko osaera erabaki dezaten. Hori dela eta, jarraipen berezia egingo du aiaraldea.eus atariak eskualdeko emaitzak plazaratzeko.

Aurreko hauteskundeak

Aiaraldean EAJk nagusitasuna lortu zuen 2012ko Legebiltzarreko hauteskundetan. Herri guztietan indar bozkatuena izan zen, Arakaldon izan ezik.

Igandeko hitzorduan, ordea, ohikoan baino aldagai ugari egongo dira, alderdi berrien agerpena -Elkarrekin Podemos, bereziki-, besteak beste.

Laudio, Amurrio, Urduña, Aiara, Orozko, Okondo, Artziniega, Arrankudiaga-Zollo eta Arakaldoko hautes-mahaietan zenbatutako emaitzen batuketa hurrengoa izan zen:

  • EAJ: 9073

  • EH Bildu: 7129

  • PSE-EE: 2997

  • PP: 1986

  • Ezker Anitza: 471

  • Ezker Batua: 397

  • UPyD: 260

  • Besteak: 569

2012ko emaitzak herriz herri

Arrankudiaga Zollon EAJk irabazi du 283 bozekin. Alabaina, bigarren indarrari, Ehbildu, 6 botoa bakarrik atera dizkio. Alderdi horien atzetik PSE-EEk (14 boto), PPk (18) eta Ezker Batuak (7) jaso dute atxikimendu gehien. Bestelako alderdien aldeko hautua egin duten herritarrak bost izan dira.

Arakaldon, aldiz, EhBilduk eskuratu du babesik gehien, 26 bozka. EAJk 24 boto izan ditu, PSEk 3 eta Ezker Anitzak bat.

Aiaran jeltzaleek 690 boz pilatu dituzte, EhBilduk 517, PPk 142, PSEk 126 eta UPyDk 18.

Okondon, EAJk poltsikoratu ditu boto gehien; 304 (%45.44) hain zuzen ere. EhBildu izan da bigarren indarra, 269 bozekin (%40.21). PPk 39 boto eskuratu ditu, eta PSEk 16.

Artziniegan EAJk 390 boto lortu ditu, EH bilduk 267, PPk 132 eta PSEk 84.

Orozkon ere jeltzaleen garaipena izan da protagonista, 742 bozekin. EhBilduk 437 hautes-zerrenda bildu ditu, PPk 75 eta PSEk 41.

Urduñan, ordea, 947 boz lortu ditu EAJk, EHbilduk 832, PSEk 229, PPk 172 eta UPyDk 15.

Herririk populatuenetan ere jeltzaleak izan dira garaile. Amurrion 2209 boto lortu dituzte, EHbilduk 1672,  PSEk 778, PPk 466 eta UPyDk 76.

Eta, Laudion, EAJk 3484 boto jaso ditu, EhBilduk 2842, PSEk 1709, PPk 942 eta UPyDk 151.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide