Lehen mailako hainbat kirolari arituko dira Urduñako Mendi Duatloian larunbatean eta streaming bidez ikusteko parada emango du Aiaraldeak

Erabiltzailearen aurpegia Beñat Bilbao Larrory 2016ko ira. 22a, 20:00

Larunbat honetan, irailak 24, Urduñako IV. Mendi Duatloia izango da, 16:00etatik aurrera. Lehiaketa Euskal Herriko mendi duatloi zirkuituaren barruan dago eta aurtengoa Urrezko duatloia izango da Urduñakoa, zirkuitu osoko luzeena baita.

Larunbat honetan, irailak 24, Urduñako IV. Mendi Duatloia izango da, 16:00etatik aurrera. Lehiaketa Euskal Herriko mendi duatloi zirkuituaren barruan dago eta aurtengoa Urrezko duatloia izango da Urduñakoa, zirkuitu osoko luzeena baita.

Hainbat eliteko kirolarik hartuko dute parte

Antolatzaileek hainbat eliteko kirolarik parte hartuko duela aurreratu dute. Besteak beste, Urduñan izango dira Marga Fullana egungo munduko mendi bizikleta txapelduna, Espainiako txapelketako eta Europako Duatloi krosseko garailea ere izan dena, Rofer Serrano, 23 urtez azpikoen kategorian munduko triatloi txapelkduna eta Duatloi krosseko egungo txapelduna dena, Francesc Freixer, Duatloi krosseko Espainiako txapelduna eta Yolanda Magallon, Duatloi kross nazionaleko txapelketan zilarrezko domina eskuratu zuena eta Europako txapelketako hirugarren postuan amaitu zuen.

Ibilbide gogorra

Ibilbideak hiru zati izango ditu: mendiko traila (11.9 km), mendiko txirrindula (20 km) eta hiri ibilbidea (1,5 km). Foru plazan hasiko da proba eta lehen zatian %30ko inklinazioa duen aldapei aurre egin beharko diete parte hartzaileek.

Bigarren sektorean asfaltoa eta lurra izango dira protagonista eta aldapek %26ko gehieneko malda gainditu beharko dute txirrindulariek. Azkenik, hiriko alde zaharreko kaleak zeharkatuko dituzte, guztira 1,5 kilometroak osatuz.

Zuzenean jarraitzeko aukera

Hitzordua streaming bidez emititua izango da aiaraldea.eus webgunearen bidez. Horrez gain lasterketaren jarraipen zehatza egingo dute antolatzaileek twiter bidez @UmdUrduna jarraituta.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide