Idoia Aginako eta David Crestelo Urduñako eta Plentziako alkateak Bilbon egon dira Frantziako Kontsularekin. Udal ordezkariek eskatu diote Aletxu Zobaran eta Ibon Gojeaskoetxearen alde egiteko gutun baten bitartez.
Euskal preso politikoak Valenceko espetxean daude Estatu Frantsesean, etxetik 952 kilometrora, alegia. Abuztuaren 8an protesta abiatu zuten sakabanaketaren aurka. Zigor ziegetan sartu dira eta bisitei uko egin dizkiete horretarako.
Bestalde, hainbat mobilizazio antolatu dituzte euren aldarrikapenak babesteko. Berez, hurrengoa bihar izango da 12:00etan Frantziako Kontsulatuaren aurrean Bilbon.