Eguraldi txarraren ondorioz bertan behera utzi zuen pasa den astean aurreikusitako hegaldia ultrarinean. Hala ere, salatu nahi du Renferen zerbitzuak mugikortasuna bermatzen ez duela eta, horregatik, bihar egingo du berriro saiakera.
Horretarako, Losatik abiatuko da eta Urduña gainetik igaroko du, ez baitu izango aukera bertan lurra hartzeko. Herritarrek 9:00etatik 10:00etara kontzentrazioa egingo dute Rondina industriaguneko zelaian babesa adierazteko.