Maria Luisa Goikoetxeak irailaren 13an egin nahi du hegaldia

Erredakzioa 2016ko ira. 6a, 18:24

Atzo Maria Luisa Goikoetxeak iragarri zuen parapentean egingo duela jauzi salatzeko Renferen tren zerbitzuak ez dituela irisgarritasun beharrak betetzen.

Egitasmoaren nondik norakoak lantzen hasi da urduñarra eta parapentea erabili ordez, ultrarina erabiliko duela jakinarazi du. Izan ere, parapenteak hegan egin dezan korrika egin beharko luke Maria Luisak eta, momentuz, hori ez da posible.

Era berean, Urduñatik atera beharrean, Losatik abiatuko du bidaia. Eguraldia aproposa izanez gero, irailaren 13an izango da hitzordua, asteartean, alegia.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide