"Japoniarrek euren kultura erakustea gogoko dute"

Erredakzioa 2016ko ira. 8a, 08:30

IZASKUN MORENOk (Urduña, 1995) ingeniaritza utzi zuen eta ile-apainketa ikasten hasi zen. Aurten beka lortu du eta Japoniara joan da ikastera.

Duela gutxi Japonian egon zara, zer dela eta?

Bai horixe! Ile-apainketa ikasten hasi nintzen CPES Hnos. Larrinagan eta aurten 50. urteurrena dela eta, beka berezia lortzeko aukera eman zuten.

IZASKUN MORENOk (Urduña, 1995) ingeniaritza utzi zuen eta ile-apainketa ikasten hasi zen. Aurten beka lortu du eta Japoniara joan da ikastera.

Duela gutxi Japonian egon zara, zer dela eta?

Bai horixe! Ile-apainketa ikasten hasi nintzen CPES Hnos. Larrinagan eta aurten 50. urteurrena dela eta, beka berezia lortzeko aukera eman zuten.

 

Beka hori zen Japoniako ikastetxeak eta bere kultura zuzenean ezagutzeko”

 

Beka hori lortzeko hainbat gauza kontuan hartzen ziren: aurreko bi urteetako emaitzak, asistentzia, elkarrizketa pertsonalak eta sorkuntza proiektua. Guztira, 100 puntu ziren eta puntuazio handiena zeukan pertsona irabazlea izango zen.

Hori guztia kontuan izanda, ni atera nintzen irabazle eta 12 egun Japoniara joan nintzen ekainaren 4tik-15era.

Zein hiri bisitatu duzu? Zer egin duzu zehazki bakoitzean?

Oso bidaia polita izan da, bai arlo profesionalean, bai arlo pertsonalean. Lehenengo geltokia Tokio izan zen. Bertan 3 egun egon nintzen Seyfert bulegoak ikusten, (nazioarteko titulu erregulatzailea Japonian eta enpresa garrantzitsuenetakoa ile-apainketari dagokionez).

Asteburua zenez, denbora librea turismoa egiteko profitatu nuen eta Senso-ji tenplua bezalako leku zoragarriaz gozatzeko aukera izan nuen.

Horretaz gain, Yoyogi Parketik paseatu eta Shibuyako zebra-bide famatua ikusi nuen. Animea ere bizi izan nuen Akihabara-n, eta Tokyo Disneyland Parkeaz gozatzeko aukera izan nuen.

Bigarren geltokia Takasaki izan zen, bertan TBM-n (Takasaki Beauty Mode College) egon nintzen ikasle bezala 5 egunez, eta gainera zentroko ikasle baten etxean gelditu nintzen eguneroko bizitza, kultura… ezagutzeko.

Bertan ebaketa eta kolore klaseak hartu nituen ingelesez eta Japonian lizentzia lortzeko probak ikusi nituen. Gainera, Kimono klaseak hartzea derrigorrezkoa da eta jantzi tradizional horretaz gozatzeko parada izan nuen modelo gisa. Hainbat show ere egin genituen estilista batzuen laguntzaz.

 

"Azken geltokia Osaka izan zen; baina helmugara heldu aurretik, Kyoton egin genuen geldialdia. Bertan turismo eguna egin genuen: Kinkahu-ji (urrezko tenplua) eta Kiyomizu".

 

Gauean Osakara heldu ginen eta bertan ECC College-ko ikasleko etxean geratu nintzen 3 egunez. Bertan makillaje eta manikura klaseetara joaten nintzen, baita orrazkera sortzaileak ikusteko aukera izan nuen.

Horretaz gain, Kuchu-teien, Dotonbori… eta bazkari famatuenaz dastatzeko aukera izan nuen.

12 egun oso biziak, baina %100 aprobetxatuta eta oso pozik.


Zerk harritu zaitu gehien Japonian?

Batez ere, ilea mozteko teknikak, baita kolore teknikak ere. Oso desberdinak dira. Gainera, oso zorrotzak dira teknikei dagozkien denborekin: 10 minutu kolorerako, 15 minutu permanenterako… etab.

Gurekin alderatuta, beraiek oso metodikoak dira orokorrean eta oso interesgarria iruditzen zaie guk dugun inprobisatzeko gaitasuna.

Bertan nola egon zara, norbaitek lagundu zaitu? Nolakoa izan da harremana japoniarrekin?

Bai, nire akademiako zuzendariarekin joan nintzen. Joan baino lehen, dena planifikatuta geneukan. Bai hotelak, bai “home-stay”, bai klaseak… Ez zegoen inolako arazorik.

Nahiz eta kultur ezberdintasun handiak egon, bertako jendea oso atsegina da atzerritarrekin. Zerbait ez baduzu ulertzen, behin eta berriro saiatzen dira azaltzen, denetarik ematen dizute probatzeko, beti pozik azaltzen dira. Euren kultura erakustea beraientzat “loteria” tokatu balie bezala da.

Nola lortu zenuen beka bertara joateko, gogorra izan zen?

Lehen azaldu dudan bezala, zenbait kontu baloratzen ziren. %50 proiektu finala zen, eta horretarako Japoniari erreparatu nion, nire ustez oso herrialde garatua delako.

Hori dela eta, nire proiektuari etorkizuneko aireak ematea erabaki nuen. Nire laguna “Maialen” modelo bezala jarri zen eta erreportaje fotografikoa egin genuen bidaltzeko; non ikusten zen: tetrabrick-ekin, latekin eta botila tapoiekin egindako soinekoa, gorputzeko makillajea eta garrantzitsuena; orrazkera.

Kresta handi-handia egin nuen ile faltsuarekin, gortinen kontrapisuekin eta torlojuekin; eta hori guztia bere ileari lotu nion trentzekin.

 

"Bai, hau guztia egiteko bakarrik 2 hilabete neuzkan eta gainera ileapaindegiko praktikekin nengoen. Beraz, bazkalorduetan eta gauean egin behar nuen dena".

 

Gainera, beste kide batzuekin lehiatu nintzen eta hori beka lortzeko zailagoa zen. Horretaz aparte, dena eskuz eginda dago eta hori lan handia da pertsona bakarrarentzat.

Ileapaintzailea izateko grina nola deskubritu zenuen? Berandu izan zen, ezta? Beste ikasketa batzuk hasi zenituen hori baino lehen?

Bai, horrela da! Ingeniaritza industriala ikasten hasi nintzen, nire gustuko gradua zelakoan. Baina ez zen horrela izan, hilabeteak pasa ahala klasera gero eta gogo gutxirekin joaten nintzen eta klaseko dinamika ez zitzaidan gustatzen.

Lehengo kurtsoa amaitzea erabaki nuen, pixkat aldatuko zelakoan, baina… ez. Orduan, beste alternatiba bilatzen hasi nintzen eta dakizuenez ile-apainketa izan zen.

Zergatik aldaketa hau? Txikitan beti nengoen amari eta familiakoei orrazkerak egiten eta betidanik daukat grina hau.

Ogibidearen zein alde duzu gogokoen? Zein da zure asmoa etorkizunean?

Kolore lanak gehien gustatzen zait. Ez da erraza, baina ikusi ahal duzu pertsona bat nola aldatzen den “zertzelada” batzuekin

Momentuz ikasten jarraitzea gustatuko litzaidake nire ezagutza handitzeko. Hori guztia lan egiten dudan bitartean, esperientzia gehiago izateko. Aurrerago ikusiko dugu.

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide