Maria Luisa Goikoetxeak aurreratu du jarraituko duela irisgarritasun arazoak salatzen tren zerbitzuan. Horretarako, iragarri du parapentean egingo duela jauzi, erakusteko mugikortasun arazoak dituen pertsona batentzat Urduñan errazagoa dela hori egitea Renfeko trenetan bidaiatzea baino.
Oraindik ez du zehaztu data, baina lanean hasi da egitasmoa gauzatzeko. Duela hilabete ugari hasi zuen Maria Luisa Goikoetxeak protesta, baina oraindik ez dituzte arazoak konpondu Urduñan edo Abandon.
LAGUN AGURGARRIA:
Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.
Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.
Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.
Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.
Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.
Faktoria izan, egin zaitez bazkide.
Aiaraldea Hedabideko lantaldea.