Txarlazo Mendi Taldeak eta Jai Alai pelotazale elkarteak ikasturtea abiatu dute

Urduñako Jai-Alai Pelotazale Elkarteak eta Txarlazo Mendi Taldeak iraileko egitaraua aurkeztu dute. Batetik, Jai-Alai Pelotazale Elkarteak Koroatze jaien baitan eskupilota partidak antolatu ditu. 18:00etatik aurrera bi norgehiagoka egongo dira. Lehendabizikoa Iñaki Oiartzabal eta Ibai Florianok jokatuko dute, Basauritarren kontra. Bigarrena, aldiz, Joseba Albizurik eta Aitor Ayestak Orozkoko Beaskoetxea eta Iriondoren aurka jolastuko dutena izango da. Bestalde, Eskupilota eskolan izena emateko tartea ere ireki dute.

Urduñako Jai-Alai Pelotazale Elkarteak eta Txarlazo Mendi Taldeak iraileko egitaraua aurkeztu dute. Batetik, Jai-Alai Pelotazale Elkarteak Koroatze jaien baitan eskupilota partidak antolatu ditu. 18:00etatik aurrera bi norgehiagoka egongo dira. Lehendabizikoa Iñaki Oiartzabal eta Ibai Florianok jokatuko dute, Basauritarren kontra. Bigarrena, aldiz, Joseba Albizurik eta Aitor Ayestak Orozkoko Beaskoetxea eta Iriondoren aurka jolastuko dutena izango da. Bestalde, Eskupilota eskolan izena emateko tartea ere ireki dute. Astelehen eta asteazkenetan egongo da horretarako aukera, 17:00etatik aurrera frontoian bertan. Klaseak doakoak izango dira, eta euskaraz. Ardurardunen esanetan, 6 urtetik gorakoei zuzenduta dago jarduera. 

Txarlazoren irteerak

Bestalde, Txarlazo mendi taldeak Urduñako fruta arbolak ezagutzera emateko txangoarekin abiatuko du ikastureta. Irailaren 4ean izango da goizpasa. Hilaren 17an eta 18an, baina, Pirineotara joango dira Pico Bacia eta Peyreget tontorrak igotzera. Bazkideentzako prezioa 50 eurokoa izango da, autobus bidaia eta aterpetxea barne. Autobusa larunbatean 05:00etan abiatuko da. Izena ematea Marrazki tabernan egin beharko da. Mendizale elkartetik adierazi dutenez, txangoa "erraza eta polita" da. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide