Urduñako Arkupeak Edadetuen Egoitzako obrak uztailean zehar egingo direla jakinarazi du. Zeregin nagusia ur instalazioa egokitzea izango da. Batetik, giza kontsumorako ur hotza hobetzeko lanak egingo dituzte, eta bestetik, osasunerako ur berorari dagozkionak.
Helburua garbitasun eta osasun baldintzak hobetzea da, legionelosiaren prebentzio eta kontrola gauzatzeko.
Obrak dirauten bitartean funtzionamenduan jarraituko du Edadetuen Egoitzak, kontratatutako enpresak otordu eta abarrak errespetatu beharko baititu. Lanen iraupena 42 egunetakoa izango da, eta 164.892,13€ erabiliko dira berauek gauzatzeko.