Aletxu Zobaranen borroka babesteko Frantziako kontsulatuaren aurrean protesta egingo dute bihar

Erredakzioa 2016ko abu. 17a, 14:20

Atzo elkartu zituzten berriro Aletxu Zobaran eta Ibon Goieskoetxea euskal preso politikoak Valenceko espetxean. Bi militanteek protesta hasi zuten sakabanaketa salatzeko eta hori dela eta banatu zituen zuzendaritzak.

Neurri horren aurka gose greba egin ostean, elkarrekin egongo dira berriro eta borrokarekin jarraitzeko asmoa dutela zabaldu dute.

Ekimena babesteko elkarretaratzea egingo dute bihar 19:00etan Frantziako kontsulatuaren aurrean Bilbon.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.

Izan bazkide