Euskadiko Agility txapelketa jokatuko da lehenbizikoz Urduñan

Euskadiko Agility txapelketa egingo da abuztuan Urduñan. Arbietoko  futbol zelaian egingo dute lehiaketa, eta Euskal Herriko, Espainiako eta beste hainbat herrialdetako 300 txakurrek baino gehiagok hartuko dute parte. Lehiaketa abuztuaren 19tik 24ra bitartean jokatuko da, 9:00etatik 13:00etara. Alabaina, abuztuaren 20an festa bat antolatuko dute, eta abuztuaren 21ean eta 23an arratsaldez bi erakustaldi egongo dira (17:00etatik 19:00etara). 

Agility kirola txakurrak protagonista dituen jarduera da. Animaliek, jabeen hitz eta keinuen bidez aurrez ezagutzen ez duten zirkuitu bat osatzean datza probak; ahalik eta denbora gutxienean bukatu behar dutelarik. Bidean, baina, hainbat oztopori egin beharko diote aurre: tunelak, jauziak... 

Maila altua

Pedro Martinez antolatzailearen esanetan oso maila altua espero da. Horren adibide da epaileen artean Portugaleko, Espainiako, Frantziako, Suediako eta Hungariako adituak egotea. Antolakuntza lanetan, berriz, 100 pertsona inguru arituko dira. Izen-emate asko egon direnezi, jende andana hurbilduko da egun horietan Urduñara. 

Lehiaketaren inguruko informazio guztia www.euskadisextuple.com webgunean dago. Probak zein erakustaldiak irekiak eta doakoak dira. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.

Izan bazkide