Aletxu Zobaran eta Ibon Goieaskoetxea euskal preso politikoek protesta abiatu dute estatu frantziarrean, Valenceko espetxean, hain zuzen. Boltxe atariak zabaldu du, berez, mitard-ean -isolamendu ziegetan- sartu direla sakabanaketa politika areagotzen ari dela salatzeko.
Valenceko kartzela 962 kilometrora dago Euskal Herritik eta 2016ko urtarrilean ireki zuten. Ekainean bi euskal presoak eraman zituzten bertara.
Aletxu Zobaran eta Ibon Goieaskoetxearen ustetan “Espetxe honetara ekartzeko agintari frantziarren argudio nagusia “familiak gerturatzea” da. Beraz, kontua ez da bakarrik Kolektiboa erasotzen dutela; gutaz, gure familiaz eta gure herriaz trufatzen dira ere”.
Babesa garaipena lortzeko
Presoek adierazi dute borroka irabazteko ezinbestekoa dela kanpoko jendearen partaidetza. Horregatik, proposatu dute gutun-lekuko-eskaerak bidaltzea Valence espetxera, bere izaera suntsitzailea salatzeko.