Urduñako kaleetako festen prestaketa lanak hasiak dira dagoeneko. Abuztuan izango dira horietako gehienak. Irailean, aldiz, Antzina auzoak hartuko du lekukoa, eta urriaren lehendabiziko asteburuan Mikel Deuna kaleak.
Orruño kaleak abiatuko du denboraldia, abuztuaren 9an ospatuko baitu San Roman omentzeko festa. Tradizioari jarraiki, kalekideek Zedelikako ermitan egingo den mezarekin zein txistularien kalejirarekin ekingo diote festari. Edadetuentzako garraio zerbitzua eskainiko dute. Eguna amaitzeko kontzertua egingo dute Foru plazan.
Kale Barriako jaiak
Barria kaleko bizilagunek, aldiz, abuztuaren 15 eta 16an ospatuko dituzte beraien jaiak. Morrillonen jaitsiera izango da ekitaldi izarra, Aduanatik plazaraino sokari lotutako aterki batekin jaitsiko baita. Besteak beste, parrillada eta berbena egongo direla aurreratu dute antolatzaileek, baita mus, igel eta txapela jaurtiketa txapelketak ere.
Egitarau osoa jaiak hurbildu ahala aurkeztuko dute.
[video:https://vimeo.com/109224356]