Herritarrek parte hartzeko prozesua abiatu du udalak, Landata eta Antzina auzoak hobetzeko

Urduñako Udalak herritarrek parte hartzeko bi prozesu abiatu ditu. Lehenengoa Antzina auzoan garatu dute, bertako umeekin jolas gune berria aukeratzeko. Bigarrenak, berriz, Landata auzoa konpontzea du helburu.

Antzinako umeak protagonista

Urduñako Udalak herritarrek parte hartzeko bi prozesu abiatu ditu. Lehenengoa Antzina auzoan garatu dute, bertako umeekin jolas gune berria aukeratzeko. Bigarrenak, berriz, Landata auzoa konpontzea du helburu.

Antzinako umeak protagonista

Antzinako auzoko jolas gunea berritzeko prozesuan bertako haurrak izan dira protagonista.  Izan ere, beraiek izango dira erabiltzaile nagusiak. Ekainean ekin zioten umeekin asanbladak antolatzeari. Bertan, umeek nolako parkea nahiko luketen adierazi zuten. Udan egingo dituzte atonketa lanak, eta eskolako oporrak bukatu aurretik izango dute haurrek txirrista gune berria.

Landata auzoko proiektua

Halaber, Landata auzorako proiektuaren diseinua bizilagunekin partekatu eta osatzeko auzo asanblada egin zuen duela egun batzuk udalak. Auzokide ugari bildu ziren, eta udaleko kideekin batera aurrera begira elkarlanean aritzeko lan-taldea osatu zuten. Hortaz, herritarrekin batera erabakiko da Landata auzoko konponketen prozesua eta diseinua. Duela hilabete batzuk hasi zuten Landata auzoko obren lehen fasea, eta ondorengo aldaketak bizilagunen eta hiriaren beharretara egokitzeko sortu dute lan-taldea. Era berean, atarietako izen frankistak kentzea eta Landata izena eta edifizioei dagokien zenbakia jartzea erabaki zuten asanbladan.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide