Aurreko urteotako edizioei jarraiki, aurten ere iraileko lehen astean Urdufolk jaialdia egingo dute Urduñako Koroatze Jaietako musika egitarauren barruan. Aurten jaialdiak eta folk taldeen lehiaketak laugarren edizioa izango dute, eta irailaren 2an eta 3an gauzatuko dituzte.
Jaialdia eta folk taldeen lehiaketa
Irailaren 2an, ostiralean, jaialdia izango da, talde parte hartzaileak oraindik zehaztu gabe badaude ere. Hurrengo egunean ordea, Folk Taldeen Lehiaketako taldeak arituko dira. Antolatzaileek adierazi dutenez, txapelketan izena emateko aukera zabalik dago jada.
Lehiaketan parte hartu ahal izateko partaideek hiru abestiz osatutako grabazioa aurkeztu behar dute eta sariak hurrengoak izango dira: Lehen sailkatuak 1000€, eta 500€ bigarren eta hirugarren sailkatuentzat.