Urduñako udaleko Kultur arloak bi txango antolatu ditu uztailean zehar hondartzara joateko. Iazko harrera ona ikusita Zarautz eta Biarritz izan dira aurten ere bisitarako aukeratutako tokiak. Lehenengo txangoa uztailaren 14an izan zen (Zarautz), eta bigarrena hilaren 28an (Biarritz).
Izen-ematea
Irteerara nola urduñarrak hala bertan erroldatu gabeak apuntatu ahalko dira. Adin txikikoek 7€ ordaindu beharko dituzte, eta helduek 10€. Urduñan erroldatu gabeentzako, berriz, 11 eurokoa izango da ibilaldiaren prezioa.
Autobusa 9:00etan abiatuko da suhiltzaileetatik, eta 21:00etan izango da itzulera. Izena emateko epea irteera eguna baino 2 egun lehenago bukatuko da, hots, hilaren 26an. Inskripzioak eta ordainketak Udal Bulegoetan egin beharko dira (Kale Zaharra, 2).