Urduñako Bihurtze elkarteak 840€ banatuko ditu Biltegiko erabiltzaileen artean. Elkartasun bilketa abenduan abiatu zuten. Biltegiaren bidez asko dira elikagaiak, arropak, jostailuak... eskuratzen dituzten herritarrak. Urduñarren ongizatea hobetzeko helburuarekin, hiriko hainbat komertzioetan itsulapikoak jarri zituzten.
Maiatza bitarte izan dituzte dendetan dirua biltzeko ontziak dendetan. Julio del Cerro elkartekidearen esanetan, orain, Biltegiko erabiltzaileei itzuliko diete jasotakoa bonoetan.
Izan ere, itsulapikotan 82€ jaso dira, baina Urduñako Merkatari Elkarteko hainbat dendek diru ekarpena ere egin dute. Ondorioz, guztira, 840€ gehiago izango ditu Biltegiak oinarrizko beharrei aurre egiteko.
Horrez gain, diru ekarpena egin nahi duten pertsonentzako kontu korrontea ireki dute La Caixan: 013-4487-47-4200000548).