Salas Larrazabal “Otxandioko harakinari” eta hainbat frankistari ohoreak eta dominak kentzeko udalbatza egingo dute

Erredakzioa 2016ko uzt. 8a, 13:44

Urduñako Udalak ez-ohiko udal osoko bilkura egingo du astelehenean, 10:30ean, frankistei ohoreak eta dominak kentzeko.

Tokiko erakundeak hainbat akordio lortu zituen iraganean Francisco Franco eta bere erregimenari lotutako hainbat lagun omentzeko, eta aitorpen horiek bertan behera uzteko mozioa eztabaidatuko dute.

Urduñako Udalak ez-ohiko udal osoko bilkura egingo du astelehenean, 10:30ean, frankistei ohoreak eta dominak kentzeko.

Tokiko erakundeak hainbat akordio lortu zituen iraganean Francisco Franco eta bere erregimenari lotutako hainbat lagun omentzeko, eta aitorpen horiek bertan behera uzteko mozioa eztabaidatuko dute.

Salas Larrazabal, “Otxandioko harakina”

Ángel Salas Larrazábal 1906ko urriaren 1ean Urduñan jaio zen eta 1921ean armadan kadete gisa hasi zen eta 1927an aireko armadara pasatu zen. Uztailaren 18an gerra zibilaren hasieran, hegazkin bidez, altxatutako militarren arteko lotura lanak betetzearen ardura jaso zuen, Iruñeako Mola, Tetuaneko Franco eta Sevillako Queiporen artean.

Euskal lurraldeetan egondako borroketan parte hartu zuen eta guztien artean aipagarriena 1936ko uztailaren 22an, José Muñoz Jimenezekin batera, Otxandio bonbardaketa izan zen, 61 hildako zibil eragin zituena. Ekintza honen ondorioz Otxandioko harakina ezizena jaso zuen.

Komunismoaren aurka ere

Gerra Zibilaren amaieran ardura militarrak bete zituen (21. kaza erregimentuko komandante eta Estatu Nagusian 4.sekzioko arduradun), baina 1941eko uztailean Alemaniara joan zen Errusiako borrokan parte hartzera boluntario gisa, horretarako sortua zen Eskuadrila Urdinaren baitan komandante ardurak betez.

Gerra Zibilean eta Errusiako gerran parte hartzearen ondorioz Salasek bereizgarri militar batzuk jaso zituen: Domina Militarra, Aireko Domina, Alemaniako Urrezko Gurutzea, 1º eta 2. mailako Burdinazko Gurutzea.

Frankismoaren diplomatikoa

40 eta 50. hamarkadetan Salasek, Europan (Erroma, Berlin, Lisboa, Paris), ardura diplomatikoak bete zituen, aire armadaren izenean. Baina baita ere beste ardura militar batzuk ere eduki zituen: Defensan Aire Armadaren arduraduna, Canarietako Aire Eremuaren arduradun; Goi Mailako Ikasketa Militarren eskolaren arduradun; Hegazkintza Taktikoaren Agintaritzan buru; Gibraltarreko itsasarteko Aire eremuko Mandoan buru.

Erregearekin lanean

1972. urtean bere ardura militarrak albo batera utzi zituen eta ardura politikoei ekin zien: Erreinuko Kontseiluan armadaren ordezkari 1974-1976 artean; 1975ean Erregentzi Kontseiluko kide; 1976an Jaun Carlos I-ari botereak ematearen arduradun; 1977-79 artean Senataria, Gorte Konstituziogileek aukeratua.

1991. urtean Juan Carlos I.-ak Aire Armadaren Kapitain Jeneral maila eman zion, “lortutako meritu pertsonalak zirela eta”.

1994ko apirilaren 26an Madrilen hil zen.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide