Datorren uztailaren 9an Kukumarro 3. Futbol 7 txapelketa jokatuko da Urduñako Arbieto futbol zelaian goizeko 10etatik aurrera.
Txapelketan izena emateko azken eguna gaur, uztailaren 8, da eta bertan parte hartu nahi izanez gero bi bide zabaldu ditu antolatzaileak, batetik kukumarron bertan apuntatuz, ostiralean, 19:00tatik 23:00tara edo bestetik, Kukumarro Kultur Elkartearen Facebookaren bidez kontaktatuz.
Sari ugari eta jatekoa egongo da
Kultur elkarteak hainbat sari banatuko ditu lehiaketan parte hartzen dutenen artean. Lehenbizi, lehen hiru sailkatuek garaikurrak izango dituzte, lehenak ‘Txanpions trofeoa’ eskuratuko du eta bigarren eta hirugarrenak trofeo bana.
Bestalde txapelketaren pitxitxi edo gol gehien sartzen dituenak saria izango du, zamora edo gol gutxien jasotzen dituen atezainak bezala. Ondoren jatekoa egongo da parte hartzaile guztientzat.