Francori eta hainbat frankistari hiriak aitortutako titulu eta dominak baliogabetuko dituzte udalbatzan

Erredakzioa 2016ko uzt. 8a, 13:33

Urduñako udalak Francisco Franco eta frankismoarekin lotutako pertsonei hiriak emandako titulu eta dominak deuseztatuko ditu astelehenean 10:30ean egingo den ez-ohiko udalbatzan. Izan ere, hainbat domina eta ohorezko titulu dituzte frankismoaren buru izan ziren pertsonek. Horien artean daude Franco edo Angel Salas Larrazabal, 1936ko uztailaren 22an Otxandio bonbardatzea agindu zuena. Horregatik, EH Bildu eta EAJk adostutako adierazpen instituzionala onartu eta igorriko diote Otxandioko udalari, Bizkaiko Foru Aldundiari eta Eusko Jaurlaritzari. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide