Estrella Alonso okondoarrak eta Javi Gordón laudioarrak Euskadiko bolo txapelketa irabazi zuten Urduñan pasa den larunbatean. Lehiaketan Bizkaia, Araba eta Gipuzkoak jokalari onenek hartu zuten parte eta ondoren jokalariek bazkaria izan zuten.
Aurtengo ekitaldia Aiaraldean jokatzen den eran jokatu behar izan zuten jokalariek. Bizkaitarrek jokatzen duten moduarekin berdintasun asko zituenez, aiaraldekoak eta bizkaitarrak ziren txapela janzteko faboritoak.
Parte hartzea zabala izan zen, guztira 56 pertsonek hartu baitzuten parte, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoatik 15 gizonezko eta 3 emakumezkok jokatuz aurreko txapeldunekin bat. Jokoa sei tiradatako 2 errondatan banatu zen eta 2 erronda hauetan Javi Gordón eta Estrella Alonsok lortu zituzten puntu gehien.
Azkenean aiaraldeko hiru gizonezko eta bi emakumezkok lortu zituzten sailkapeneko gorengo postuak eta haien atzetik bizkaitarrak sailkatuz