"Nahiz eta Daesha dagoen herriak bisitatu, ez genuen arriskurik sentitu Kaukasoan"

Erredakzioa 2016ko uzt. 4a, 00:00

JOSEBA GOMEZ (Urduña, 1978) jatorriz urduñadarra da baina aspalditik bizi da Gasteizen. Bere aitonak Herri Ikastetxea ireki zuen duela 20 urte eta horregatik, besteak beste, oso lotuta sentitzen da hirira. Bestalde, historialaria da, eta gidoiak idatzi ditu -"Raíces de piedra" dokumentalarena, adibidez- eta duela gutxi hitzaldia eskaini du Arabako hiriburuan Kaukasoari buruz.

Hitzaldia eskaini duzu Gasteizen. Zeri buruz? Kaukasoko zer herri bisitatu zenituen?

JOSEBA GOMEZ (Urduña, 1978) jatorriz urduñadarra baina aspaldi Gasteizen bizi da. Bere aitonak Herri Ikastetxeak ireki zuen duela 20 urte eta horregatik, besteak beste, oso lotuta sentitzen herrira. Bestalde, historialaria da, eta gidoiak idatzi ditu -Raíces de piedra, adibidez- eta duela gutxi hitzaldia eskaini du Arabako hiriburuan Kaukasoari buruz.

Hitzaldia eskaini duzu Gasteizen, zeri buruz? Kaukasoko zer herri bisitatu zenituen?

Ignacio Aldekoa Kultura Etxean hitzaldia eman nuen ekainaren 28an Kaukasora egindako bidaiari buruz. Maiatzaren 29tik ekaineran 19ra bertan egon nintzen.

Georgia, Armenia eta Azerbaian bisitatu ditut Kaukason. Hala ere, Hegoaldeko Osetian eta Nagorno Karabaghen egon ginen, baita Nagorno Karabaghen alboan dauden zenbait leku ezezagunetan.

Zergatik jo zenuen Kaukasora?

Kaukasoko hegoaldera jo nuen zibilizazioaren sorlekua delako. Hori gutxi balitz, turistek oraindik ez dute gune hori ezagutzen (Georgia salbu, bertan turista ugari ikusten ziren, baina Errusia edo Israelgoak, ez Mendebaldekoak).

Bestalde, natura, artea, kale giro bitxia uztartzen ditu hiru hiriburutan (Bakun, Erevan eta Tiflisen) eta hainbat kultura, nazio eta hizkuntz elkartzen dira bertan. Horrelako leku gutxi dago munduan.

Zer jakin behar du Kaukasora joaten den jendea?

Lurralde horretara joateko garrantzitsuena da jakitea errusiarra dela guztiek ezagutzen duten hizkuntza. Guk, egia esanda, ez genekien, baina keinuz eta adeitasunez edonora joan zaitezke.

Inportantea da bidaia Azerbaianetik hastea Nagorno Karabagh bisitatzeko asmoa badago. Agintari azariek Nagorno Karabaghetik pasa zaren jakitun badira ez dizute utziko herrian sartzen.

Aldi berean, buruan izan behar duzu Azerbaianetik Armeniara eta alderantziz ezin dela zuzenean joan, ondorioz, Georgiatik igarotzea beharrezkoa da.

Zeintzuk dira bertako gatazkak eta herrialde horien garrantzia?

Kaukason gertatzen diren gatazkak “bizitasun gutxikoak” dira. Hau da, bidaia erabat lasaia da eta ez zaio ezer gertatuko joaten denari.

 

"Esaterako, guk ez genuen arriskurik sentitu, apropos Nagornoko gune militarizatuetara joan arren, edo nahiz eta Osetiako hegoaldean legez kanpo sartu Georgiatik edo Daesha dagoen herrietan Azerbaianeko herriak zeharkatu".

 

Dena den, aspaldi “bake tenkatua” dago zenbait gunetan. 2008tik horrelako egoera dago Georgia eta Osetiako Hegoaldearen artean. Egoera bera jazotzen da 1994tik Armenia eta Azerbaian artean Nagorno Karabagheko kontrola eskuratzeko (berez, apirilean berriro piztu zen gatazka).

Zer nolako esperientziak izan dituzu bertan?

Bidaia gehienetan bezala, interesgarriena jendearekiko hurbiltasuna izan da, historiaz edo politikaz mintzatzea, lagundu gintuen pertsonek helbide bati buruz galdetzean, auto-stopa egiten genuenean jasotzen gintuztenak, janaria gurekin partekatzen zutenak gurekin autobusetan...



LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide