Urduñako Txirrindulari elkarteak hilaren 25ean antolatuko du Zikloturisten topaketa. Aurtengo berrikuntza bilgunea egun bakarrera mugatuko dela da, izan ere, lehen asteburu osora luzatzen baiziren. Parte hartzen duten txirrindulariek 120 kilometroko ibilaldia egiteko aukera izango dute, Urudñako portuaren igoera kronometratua barne. Etapa 9:00etan abiatuko da Foru plazatik. Eguerdian, ohi bezala, herri bazkariarekin emago diote amaiera topaketarai. Izen ematea www.turesultado.es webgunean egin behar da.
Bestalde, Euskadiko txapelketako emakumeen proba ekainaren 12an beharrean uztailaren 3an izango da. Bertan kadeteek eta jubenilek hartuko dtue parte.
Horrez gain, hilero bezala, larunbatetan txangoak egingo dituzte Txirrindulari Elkarteko kideek. Ekaineko irteerak 5ean, 21an eta 19an izango dira, 25ean Zikloturista Topaketak izango dituzte eta.