Zikoinen habiek sortutako segurtasun arazoak aztertzeko bilera egin dute

Erabiltzailearen aurpegia Urduñako Udala 2016ko eka. 21a, 10:54

Zikoinen areagotzea dela-eta, udala gotzaintzaren ordezkaritza batekin bildu da. Izan ere, hainbat lekutan kabi ugari jarri dituzte, Familia Sakratuko elizan, Andra Mariko parrokian.... kasu.

Eraikin hauen jabea eliza denez, haiekin elkartu da udala. Baita Antzinako Andra Mari Josefinos ikastetxekoekin eta Bizkaiko Foru Aldundiko kargudun batekin ere.

Helburua zikoinen aferak sortutako arazoei konponbidea bilatzea da, nola herritarren segurtasunean hala eraikinen mantenimenduan.

Izan ere, hegazti hauen egungo kokapena ez da egokiena, kabiak erortzeko arriskua baitago, jada gertatu den bezala. Haatik, interbentzio sistema ezberdinak aztertu ziren bileran.

Apezpikutzaren ordezkaria enpresa espezializatuekin harremanetan jartzekotan geratu da, egoera baloratu ahal izateko. Zeregin hau bukatzean bilera berriak egingo dira, ondoren herritarren parte hartzearekin prozesu bat abiatzeko.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.

Izan bazkide