Maria Barbero Espainiako Kopako bigarren postuan kokatu da Alcarraseko lasterketaren ondoren

Erabiltzailearen aurpegia Beñat Bilbao Larrory 2016ko eka. 20a, 18:31

Maria Barbero urduñarrak hirugarren postua lortu zuen Alcarrasen jokatutako lehen txandan eta arratsaldeko proban bigarren sailkatu zen. Bi postu horiekin, bigarren kokatu da Espainiako 1.000 zentimetro kubikoko Kopako sailkapenen orokorrean eta Nafarroan erabakiko da aurtengo txapelketa.

Konfiantza errekuperatzea, garrantzitsuena

Jerezen izandako erorikoaren ondoren, konfiantza berreskuratzea zen helburuetako bat Alcarrasen izandako lasterketan eta lortutako emaitzekin, pixkanaka konfiantza lortzen doa Urduñako pilotoa.

Maria Barbero urduñarrak hirugarren postua lortu zuen Alcarrasen jokatutako lehen txandan eta arratsaldeko proban bigarren sailkatu zen. Bi postu hauekin, bigarren kokatu da Espainiako 1.000 cc.-ko Kopan eta Nafarroan erabakiko da aurtengo txapelketa.

Konfiantza errekuperatzea, garrantzitsuena

Jerezen izandako erorikoaren ondoren, konfiantza berreskuratzea zen helburuetako bat Alcarrasen izandako lasterketan eta lortutako emaitzekin, pixkanaka konfiantza lortzen doa Urduñako pilotoa.

Maria eta motorrak hobekuntza nabarmenak izan dituzte, horren adibide da larunbatean 130 km/h-ko haizea jasanda, urduñarrak bigarren txandan bigarren postua lortu zuela.

Bi txandak jokatu ostean, Maria bigarren postuan dago sailkatua 57 punturekin, Cristina Juarranzen atzetik, 75 punturekin. Gidariaren esanetan ez da erraza 18 puntu horiek murriztea baina urrian izango den Nafarroako Los Arcoseko lasterketan berarengana hurbiltzen saiatuko da eta posible izanez gero,  txapelketa irabaztea.

Lau hilabete lan egiten jarraitzeko

Hurrengo probarako lau hilabete aurretik izanda, Maria Barberok uda aprobetxatuko du hobekuntza jarraitu ahal izateko. Asteburu honetan Alcañizera joango da motorra hobetzeko eta uztailaren erdialdean Nafarroako Los Arcoseko zirkuitura joango da hura ezagutu eta bertan trebatzeko.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide