Bihar ospatuko da, egun osoz San Joan Azoka. Tradizioari jarraiki, goizean produktuen azokak eta abere salmentak izango du protagonismoa. Izan ere, Euskadiko Txaroles txapelketa jokatuko da. Horrez gain, zaldiak, astoak... ikusteko aukera ere egongo da.
Eguerdian herri bazkaria izango dute. Ez da izango hori, ordea, bazkari bakarra. Izan ere, Berbalagun taldeen bigarren topaketa ere ospatuko da egun berean.
Aurtengo berrikuntzetako bat Urduñako artzai txakurren txapelketa da. Gaur izango da, 17:00etan Juan Garay auzoko zelaian.
Zilarrezko perretxikoa
Olaran elkarteak urtero banatzen duen aitortza saria da “Zilarrezko perretxikoa”. Aurtengoan, Eneko eta Iker Pou anai eskalatzaileei eman diete. Omenaldia ekainaren 16an izan zen.