Olaran elkarteak, San Juan azokaren barruan, Artzain txakurren txapelketa antolatu du. Ekainaren 18an izango da, feria egunaren bezperan.
Ekitaldia 17:00etan izango da Juan Garay atzeko zelaian. Partaideen artean eskualdeko artzainak izango dira nagusi: Ibon Bilbao mungiarra, Eneko Serrano laudioarra, Asier Bolibar Olabezarrekoa eta Fidel Alonso Aretarra lehiatuko dira.
Maila ziurtatua
Lehiaketaren maila altua izatea espero dute antolatzaileek. Izan ere, sari ugari eskuratu dituzten partaideak bertaratuko dira.
Horien artean dago Eneko Serrano, Bizkaiko egugo txapelduna. Fidel Alonsok ere marka ugari hautsi du, Arabako, Euskadiko eta nazioarteko Oñatiko lehiaketako txapeldunordea baita.