Urduñako Herri Eskolak ekainaren 18an egingo du bere jaia. 20 urte bete dituztela ospatzeko hainbat ekitaldi prestatu dute egun osorako. Besteak beste, jolasak, kalejira, ekitaldia eta txosna egongo dira. Baita Herri bazkaria ere.
Horretarako txartelak salgai daude dagoeneko Melis, Hiria eta Gernika tabernetan zein Nanu gozoki dendan. Gaur bukatuko da bazkarirako txartela eskuratzeko epea.
Antzinako Andra Mari
Antzinako Andra Mari Josefinoen ikastetxeak 50 urte bete dituztela ospatu zuen larunbatean. Horretarako, egun osoko egitaraua prestatu zuten. Ikasle ohien topaketa 10:00etan izan zen Foru plazan.
Bertatik Antzinako Santutegira abiatu ziren, zendutako irakasleak gogoratu asmoz. Eguerdian luntxa egin zuten, eta ondoren herri bazkaria eta kontzertuak. 17:00etatik aurrera ateak zabaldu zituzten. Gero Arizgoiti taldeak joko zuen, eta ondoren Plactonek.