Asteburu honetan, ekainaren 11 eta 12an, Cristina Castilloren omenezko II. txapelketa jokatuko da Urduñako Arbieto futbol zelaian. Lau taldetako bi multzo egongo dira eta larunbatean jokatuko dituzte sailkatzeko partidak. Igande goizean finalaurrekoak eta finala jokatuko dira.
Araba, Gipuzkoa, Bizkaia eta Errioxako 8 taldek hartuko dute parte
A multzoan Gasteizko Neskak, Gasteizko Lakua taldea, Bizkaiko Bermeo eta Errioxako Haro taldeak jokatuko dute sailkatze fasea. B multzoan aldiz, Gipuzkoako Eibar, Gasteizko Aranbizkarra, Torpedo Zuribeltz arabarra eta etxeko C.D. Orduñan izango dira.
A multzoko partidak larunbat goizean izango dira 9:30tatik aurrera eta B multzokoak arratsaldean 16:15tatik aurrera.
Igandean 10:15etan hasiko da lehen finalaurrekoa eta finala eguerdiko 12tan izango da. Amaitzeko ordubatetan sari banaketa egingo du antolatzaileak.
Urduñako futbol klubak dei zabala egin du partidak ikustera animatzeko
Aurreko urtean arazoak izan ondoren, Arabako bost taldek eta Urduñako bi taldek parte hartu zuten, antolatzaileek aurrerapauso bat eman eta parte hartze zabalagoaren aldeko apustua egin du aurte.
Sarrera doakoa izango da bertara joaten direnentzat eta partidak ikustera joateko deialdi zabala egin du Urduñako elkarteak, emakumezkoen futbolaren alde egin eta jendeak asteburu on bat pasa dezan.