Aletxu Zobaran eskualdeko euskal preso politikoak gose greba abiatu zuen larunbatean eta gaur bukatutzat eman du. Saratxoarrak protesta hasi zuen eraman behar dutelako Lyon Corbais espetxetik Valenceko kartzelara. Euskal Herritik 900 kilometrora egon ez ezik, bertan ez zegoen borroka kiderik, atzo arte.
Berez, ezustean, aste honetan Ibon Goieaskoetxea euskal preso politikoa Valencera eraman dute eta hori dela eta, baraualdia bukatzea erabaki du Aletxu Zobaranek.
Manifestazioa
Dena den, Aletxu Zobaranen borroka eta aldarrikapenak babesteko mobilizazioa egingo dute bihar Urduñan; 19:30ean Foru Plazan, alegia.
Izan ere, Aletxu Zobaranek eta Ibon Goeiaskoetxeak eztabaidatuko dute borroka berria abiatuko duten sakabanaketa salatzeko. Aldi berean, manifestazioaren antolatzaileek presoaren egoeraren berri eman nahi dute.
