Aduanaren oraina eta geroa; datorren astean plazaratuko dute lizitazio berria

Erabiltzailearen aurpegia Urduñako Udala 2016ko mai. 31a, 09:40

2013ko urtarrilean, Aduana Hotel Bainuetxea kudeatu zuen enpresak udalari milioi bat euro inguru erreklamatzeko prozedurari ekin zion, Aduanako esplotazioak kalteak eta aurreiritziak eragin zizkiola iritzita, legionella dela eta eraikinak jasandako hainbat itxieren kargu eginez.

Urduñederra, gutxi gora behera 75.000€ ordaintzera kondenatua izan zen eraztunen eta ACS loturen itzuleragatik eta estolda-zulo batzuk ur termalen guneko lurrean, aire irteeran, kokatzeagatik, kopuru eskasa hasierako erreklamazioarekin alderatuz.

Hala ere, udalak ez du diru kantitate hori ordaindu beharko Aisia taldeak duen zorragatik, ez delako aipatutako taldearentzat gastua izan. Udalaren kontrako eskaera baztertua izan zen, prozesuaren gastua enpresa esplotatzailearen gain geratu zelarik.

Aisia Taldearen kudeaketak, Ana Montenegrok gidatua eta ondoren Asís Gasteiz, Eladio Sánchez eta Felix Mercado administrari lehiakideek berretsia, 246.959 euroko zorra utzi du Urduñan eraikinaren hileroko alokairua ez ordaintzeagatik, eta era berean, hainbat lanposturen desagertzea suposatu du.

Gainera, eraikinaren entrega 6 hilabetez atzeratu zuten inolako arrazoirik eman gabe, 2015eko uztailaren 2an entregatu zutelarik. Lau izarretako hotelaren azpiegitura oso egoera txarrean itzuli zen, utzikeria nabarmenarekin eta azpiegituren muturreko zikintasuna bistan.

Datorren astean aterako da Aduana hotel bainuetxea kudeatzeko lizitazioa. Prozesu berri honen bidez Udalak 2017rako martxan egotea espero du.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.

Izan bazkide