Euskara Arloak bi barnetegi egingo ditu Tertangako aterpetxean 6-12 urte bitarteko umeentzako. Lehen Hezkuntzako aurreneko hiru mailen udalekua ekainaren 27tik 30era gauzatuko da; eta laugarren, bosgarren eta seigarren mailakoena ekainaren 23tik 26ra.
Egonaldiaren prezioa 50 eurokoa da, baina Urduñan erroldatu gabeek ere hartu ahalko dute parte 70€ ordainduta. Izen ematea maiatzaren 23tik 27ra egin beharko da udal bulegoetan (Kale Zaharra, 2), plazak mugatuak baitira.
Informazio gehiago nahi izanez gero Urduñako Udaleko webgunea kontsulta liteke.