Maria Barberok hirugarren postua lortu du abiadurako emakumezkoen Espainiako Kopan

Erabiltzailearen aurpegia Beñat Bilbao Larrory 2016ko mai. 18a, 07:44

Maria Barbero urduñarrak hirugarren postua eskuratu zuen asteburuan jokatutako emakumezkoen Espainiako Kopan, Jerezko zirkuituan. Urduñarrak aurreko denboraldian Ducatti taldearekin lortutako txapelketa berriro bereganatu nahi du, baina aurten BMW Goya Motorrad taldearekin.

Ez du asteburu erraza izan Aiaraldeko gidariak, ostiralean erorketa izan baitzuen. Hala ere, taldeak gogor lan egin eta igandeko lasterketarako motorra prest izatea lortu zuen.

Hurrengo lasterketa ekainaren 19an izango du Mariak Alcarraseko zirkuituan, Kataluinan.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide