Urduñako Udaleko Berdintasun Arloak jaietan sexismoa ekiditzeko hainbat ekimen jarri du abian. Batetik, "Jai parekideen alde. Errespeta nazazu!" kanpaina egon da, indarkeria egoerak murriztu edo desagertzea helburu duena.
Aurten, gainera, txosnagunetik eta tabernetatik harago, barraken eremura ere hedatu da kanpaina.
Urduñako Udaleko Berdintasun Arloak jaietan sexismoa ekiditzeko hainbat ekimen jarri du abian. Batetik, "Jai parekideen alde. Errespeta nazazu!" kanpaina egon da, indarkeria egoerak murriztu edo desagertzea helburu duena.
Aurten, gainera, txosnagunetik eta tabernetatik harago, barraken eremura ere hedatu da kanpaina. Izan ere, haurren jolas eremuetan herritar asko pilatzen dira, eta sentsiblizazioan eragiteko espazio gisa katalogatu du udalak.
Bestalde, barraketako irudiak sexistak izaten direnez hainbat kasutan, klausula berri bat ezarri da eskaera eta baimen orrian. Hala, barraketan ez dira irudi sexistak onartuko.
Jai parekideak sustatzeko barraken eskaera orriarekin batera dokumentazio grafikoa eskatu zaie enpresa horiei, hots, atrakzioen argazkia. Era horretan, Berdintasun eta Kultur Arloek emakumeen objektualizaziorik ematen den aztertuko dute baimena eman edo ez erabakitzeko.
Horrez gain, behin barrakak instalatuta ikuskapen lanak egin ditu udalak, eta ondoren, txostena. Horrela, datozen urteetarako hobekuntzak planteatuko dituzte, Urduña hiria eta festetan ere berdintasunean bizitzeko aukera bermatze aldera.
Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.
Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.
Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.
Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.
Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.