O´Funkillo taldearen, gau txirrindula lasterketaren eta hainbat ekintzen txanda otxomaioetan

Erredakzioa 2016ko mai. 13a, 13:20

Urduñako Jai Batzordeak ekintza sorta zabala prestatu du jaien bigarren txanparako. Maiatzaren 6an hasi ziren Otxomaioak, eta 15ean bukatuko dira, igandean, hain zuzen. 

O´Funkillo

Musikari dagokionez, eskaintza zabala izango da; gaur Akerbeltz eta Sakatu elektrotxaranga arituko dira eta bihar, aldiz, Kompadres Muertos eta O´Funkillo taldeak.

Dena den, bigarren txandan kirol probak izango dira nagusi. Batetik bolo txapelketa egongo da, Txolope elkarteak antolatua. Ostiralean eta larunbatean izango dira bolo tiradak.

Bestalde, Urduñako txirrindulari elkarteak eta beste hainbat kolektibo zein norbanakok, bigarren haur triatloia egingo dute larunbat goizean Foru plazan. Hala, haur txikienetatik hasita gaztetxoetara, bizikletan, korrika eta saskibaloian aritu beharko dira partaideak. Bestalde, Gualdetxu MBT Trail taldeak "Urduña Hiria gau martxa" ospatuko du larunbat gauean. Aurten, gainera, trail modalitatea gehitu diote  ekimenari. Hortaz, nola bizikleta gainean hala korrika parte hartu ahalko da gaueko martxan. 

Bertan behera geratutako ekintzak

Otxomaio egunean egin behar zen zezenketa larunbatean antolatzeko asmoa iragarri zuen Zezenzale Klubak. Izan ere, eguraldi txarra dela-eta, bertan behera utzi zuten ikuskizuna. Alabaina, sarreren dirua itzuli egin zitzaien ikusleei. Emakumeen zaldi proba desafioa eta Herri Kirolen erakustaldia ere asteburuan egingo dela jakinarazi du Jai Batzordeak .

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.

Izan bazkide