Gorobeleko Ponata eremuan dauden bi etxolak erreta aurkitu zituzten asteburuan: egurrezkoa guztiz txikituta eta harrizkoa ez hainbeste. Salaketa jarri ostean Ertzaintza ari da ikertzen suteen nondik norakoak.
Bi txabolak Larruazabalgo Administrazio Batzarrekoak dira eta artzain baten esku utzi zuen erakundeak eraikin baten erabilera. Izan ere, artzain hori jabetu zen kiskalita zeudela pasa den asteburuan. Berez, maiatzaren 1ean igo behar zuen artzainak abereekin eta aurretik igo zen Ponatara.
Borda horiek artzainen erabilerarako egin zituzten aspaldi baina tarte batez Txarlazo Mendi Taldeak kudeatu zuen etxoletako bat. 1989. urtekoa zen erabat suntsitu dutena eta harrizkoa antzinakoa, 1936. urtea baino lehen eraiki zuten, hain zuzen.