Renfek iragarri du oharraren bitartez Urduñako geltokiaren irisgarritasuna egokitzeko lanak egingo dituela 2017an.
Ineco aholkularitza enpresari eskatu dio proiektua prestatzeko eta udan obren esleipena egiteko asmoa duela aurreratu du Renfek.
Lanak gauzatzeko urte erdi beharko dutela jakinarazi dute eta, ondorioz, 2017an bukatuko lituzkete, gutxienez.
[video:https://vimeo.com/164622622 width:650 height:350]
Arazoa ez da konponduko, hainbat herritarren ustez
Dagoeneko zenbait herritarrek euren kritikak plazaratu dituzte sare sozialetan eta adierazi dute Maria Luisa Goikoetxearen arazoa ez dela obra horiekin konponduko. Izan ere, Abandon irisgarritasun arazoa ere badago.
Manifestazioa
Atzo, Fekoor elkarteak deituta, mobilizazioa egin zuten Urduñan Maria Luisa Goikoetxearen aldarrikapenak babesteko. Jende ugari elkartu zen Foru Plazan eta geltokian amaitu zuten protesta.