"Gurpildun aulkietan daudenekin zumba saioak egitea gustatuko litzaidake"

Erredakzioa 2016ko api. 26a, 07:07

Izaskun del Cerro (Urduña, 1977) zumba eta piano irakaslea da. Zumba emanaldi ugari eskaitzen du eskualdean.

Ingurua dantzan jartzeko abilezia duzu. Ez da erronka makala.

Nire seme-alabak txikiak zirenean gurasook umeekin batera tailerrak egiten genituen larunbatero eskolan. Niri dantzatzea gustatzen zitzaidanez koreografiak asmatzen eta irakasten hasi nintzen.

Izaskun del Cerro (Urduña, 1977) zumba eta piano irakaslea da. Gwa Ya taldean jotzen du eta zumba emanaldi ugari eskaitzen du eskualdean.

Ingurua dantzan jartzeko abilezia duzu. Ez da erronka makala.

Nire seme-alabak txikiak zirenean gurasook umeekin batera tailerrak egiten genituen larunbatero eskolan. Niri dantzatzea gustatzen zitzaidanez koreografiak asmatzen eta irakasten hasi nintzen.

"Geroz eta ume gehiago batu ziren tailerrera. Otxomaio jai batzuetan koreografia lehiaketa irabazi zuten umeek eta hortik tiraka udalaren bidez ekintza gisa eskaintzen hasi nintzen".

Nik garai hartan Urduñako bainuetxean egiten nuen lan, baina egoera txarra zenez lagun batek behin kanping batean zegoela zumba izeneko zerbait entzun, ikusi eta nitaz gogoratu zela esan zidan.

Begiratzen hasi nintzen eta gustatu egin zitzaidan. Hala, Madrilera joatea erabaki nuen formakuntza jasotzera, hemen ez zelako ezaguna.

Euskaldunak edo aiaraldearrak, dantzari onak al dira?

Bai, denetarik dago, baina saiatu egiten gara. Hasieran lotsa nabaritzen da, baina gero ia ez.

Baditut oso lotsatiak diren umeak, eta medikuak zumba aholkatu die eta lortu dute. Bi autista ere baditut. Osasun fisiko eta psikikorako oso ona da.

Dantza osasun fisiko eta psikikorako oso ona dela diozu. Zergatik?

Denek dantzatzen dute, inoiz ez da jendea geldi geratzen. Edonork egin dezakeen jarduera bat da.

Ni beti nabil animatzen eta oihuka, festa bezalakoa da zumba, energia kutsatu egiten da.

Ikasketa berezia behar al da zumba emateko?

Oraintsu African Dance Revolution egin dut, erritmo afrikarretan oinarritutako saioa, oso polita da.

"Nik berez, Kongresuko azafata izateko ikasketak egin nituen, eta piano karrera. Musika betidanik gustatu zait, baina niri sortzea gustatzen zait, kantak sortzea, dantzatzea..."

2013tik zumba formatuak berritzen eta ikasten ari naiz. Niretzat musika beti izan da dena, musika entzutea mundutik ihes egiteko modua da.

Zumba itzalpean egotetik txoko askotan egotera pasa da. Moda kontua al da?

Bai, bilakaera izugarria izan du. Ugaoko kiroldegian, Amurrioko ikastolan, Aretako kultur etxean, Urduñan, Luiaondon.... leku askotan ematen ditut zumba saioak gaur egun.

"Ume talde gehienak 20 lagunekoak dira: Urduñan eta Luiaondon bi ditut, Amurrion hiru, Ugaon eta Aretan bana... Zortzi Zumba Kids talde ditut... eta pazientzia handia!"

Helduei dagokienez 15-20 pertsonek hartzen dute talde bakoitzean parte. Amurrion helduen hiru talde, Aretan eta Ugaon bi, eta Urduñan bat eramaten ditut; guztira, astero 28 ordu zumba. Zumbak ez du adinik.

Zumba modalitate ugari jorratzen duzu. Zertan ezberdintzen dira?

Zumba Kids umeen saioa da, dantza eta jolasa uztartzen ditugu, eta munduko kultura ezberdinak ezagutu: Kolonbia, Mexiko, Afrika... Zumba Fitness modalitate arrunta da, afrika, hip-hopa, cumbia... denetarik dantzatzen dugu, ez erregetoia bakarrik.

"Zumba Old edadetuentzako saioa da, edo hasiberriena. Eserita egiteko Zumba ere badago, baina aulkiek ezin dute besoen heldulekurik izan".

Hala ere, izenak tranpa du: oso gogorra da eta ez da eserita egiten. Zumba Burst-ean saioetan koreografia bizi eta gogorrak lantzen dira, horregatik astean behin bakarrik egiten dugu. Gabonak eta gero egiteko oso egokia da!

Gimnasioetatik harago, herriko plazetan ere hamaika saio eman dituzu. Zein izan da zuretzat bereziena?

Gazte Danbadakoa, sekulakoa izan zen. Lehen aldia zen niretzat African Dance jendaurrean egiten nuena, orain arte klaseetan eman dut eta.

Uste nuen jendea ez zela etorriko, baina karpa bete egin zen eta hasieran baino jende askoz gehiagorekin bukatu genuen. Igandean, gaupaseroekin egin nuen zumba eta jo eta su aritu ziren.

Oraintsu “Astindu bihotza” ekimena egin duzue Urduñan.

Hori ere oso esperientzia ona izan zen, ezberdina eta oso asegarria. Jende askok hartu zuen parte, oso ondo pasa genuen denok, umeek ere asko ikasi zuten eta bihotzeko gaixotasunen elkarterako diru asko lortu zen.

Aurrera begira baduzu erronka edo proiektu berririk buruan?

Gurpildun aulkietan daudenekin zumba saioak egiteko formakuntza egitea asko gustatuko litzaidake. Urduñako Eguneko Zentroarekin dagoeneko hitz egin dut egunen batean proba egiteko, baina denbora falta zait, egunak ordu gehiago izan beharko lituzke.

Zumba euskaraz egitea posible da?

Bai, dinamizazioa bai, baina abestiak ez. Euskarak oraindik ez ditu zumbak behar dituen musika estilo guztia.

Nik luzaketak egiterakoan euskarazko musika jartzeko aprobetxatzen dut, eta koreografia batzuk euskaraz ere baditut, baina gabeziak daude. Amurrion, urtero, Euskaraz bizi nahi dut egunean euskaraz egiten dugu. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide