Urduñako EAJk prentsa oharra zabaldu du kritikatzeko udal gobernu taldearen kudeaketa. Jeltzaleek salatu dute ez dutela jaso legionela prebenitzeko lanei buruzko informazio nahikorik eta alarma soziala zabaldu dela.
EAJk azaldu du EH Bilduk apirilaren 1etik dakiela obrak egin behar direla eraikinean baina askoz beranduago jakinarazi diela langile, senide eta oposizioari. Gardentasun falta leporatu dio udal gobernu taldeari, alegia.
Horrez gain, jeltzaleek adierazi dute 2012tik aurreikusita zegoela lan horiek gauzatzea eta partidarik ez denez egon, Bizkaiko Foru Aldundiak ordaindu beharko dituela. Izan ere, erakunde foralak %85eko diru-laguntza emango dio tutu-sarea aldatzeko proiektuari.
Eraikina ez dute hustuko
Bestalde, Bizkaiko Foru Aldundiak ziurtatu du Urduñako Nagusien Egoitza ez dutela hustuko ekainean eta uztailean, hau da, obrek irauten dute bitartean.