“Bizkaiko Kopa irabaztea erraza izan dela dirudi, baina ez da hala izan”

Erredakzioa 2016ko api. 19a, 10:27

Maitane Sobron “Txiti” (Urduña, 1984) CD Urduñako kapitaina da. Iragan igandeko partidaren balorazioa egin du.

Nolakoa izan da partida?
Gaur oso urduri egon gara, nire ustez. Arbietoko zelaia jendez gainezka egon da, normalean oso jende gutxi dagoen bitartean. Giroan zegoen urduritasun hori nabaritu dugu.

Urduritasun hori pixka bat handitu egin da partidua gure aurka jarri denean. Baina geroxeago gola sartu dugu, eta berdinketa izanda garaipena gure esku zegoen.

Maitane Sobron “Txiti” (Urduña, 1984) CD Urduñako kapitaina da. Iragan igandeko partidaren balorazioa egin du.

Nolakoa izan da partida?
Gaur oso urduri egon gara, nire ustez. Arbietoko zelaia jendez gainezka egon da, normalean oso jende gutxi dagoen bitartean. Giroan zegoen urduritasun hori nabaritu dugu.

Urduritasun hori pixka bat handitu egin da partidua gure aurka jarri denean. Baina geroxeago gola sartu dugu, eta berdinketa izanda garaipena gure esku zegoen.

Penalti bat egon da gero. Nik jaurti dut, baina aurkarien atezainak baloia gelditzea lortu du eta aldaratzea kanpora joan da. Hori gertatzean makaldu egin gara apur bat.

 

"Gero azken minutuetan emaitzari eutsi egin diogu, eta horrela etorri da garaipena. Bizkaiko Kopa hemen geratu da, Arbieton"



Partidu hau, baina, beste askoren atzetik etorri da. Nolakoa izan da koparainoko bidea?
Erraza izan dela dirudi, baina ez da horrela izan. Gure atezaina atzerrira joan da lan egitera, eta hori nabaritu egin dugu.

Garaipenak izan ditugu orain arte, gaurko partida kenduta. Gaur ondo egon gara, baina apur bat urduri, jokalari bat jarri behar izan baita atezainaren funtzioa egiten.

Kopa bermatua duzuen arren, partida batzuk dituzue jokatzeke. Zer asmo dituzue datozen norgehiagokei begira?
Bi partida geratzen dira, eta horietan jokatzeko aukera izango dute aulkietan egon ohi diren jokalariek.

Partidetako bat kanpoan izango da, eta azkena hemen jokatuko dugu, Basauriren aurka. Ea bi partida horiek irabaztea lortzen dugun, gure zalegoak merezi du eta.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide