Zezenketen kontrako taldea bultzatu dute Urduñan; Urduñako Tauromakiaren Kontrako Taldea, alegia. Kolektiboak aurkezpen publikoa egingo du apirilaren 14an Alhondegian eta, antza, egun berean sortutzat emango dute.
Nabarmentzekoa da iaz polemika ugari ekarri zuela zezenketa ikuskizunak herrira, Baños Toros enpresak bertan behera utzi baitzuen eta, gainera, zaleei ez zien sarreren dirua itzuli.
Gertakariak zezenketen inguruko eztabaida hauspotu zuen Urduñan.